Atxikidura edaritegi




    Aurreko datuen jabeak BAT EGITEN DU «Festetako eta gaueko aisialdi pribatuko guneetan eraso sexistei aurrea hartzeko eta arreta emateko» Protokoloarekin agiri honen bidez.

    Protokolo hau sinatzen dugun lokalok:

    - Geure egiten dugu Iruñeko herritarren konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko hiri baten alde, guztiontzako askatasun
    eremuak eraikitzearen alde, bizitzaren esparru guztietan.

    - Hortaz, geure egiten dugu, baita ere, Iruñeko herritarrek eta erakundeek sanferminetan eraso sexistei erantzuteko protokoloa,
    zeinaren gainean artikulatzen baita konpromiso hau, Iruñeko Udalak gidatua eta hiriko mugimendu feministarekin koordinatua.
    Protokolo honek urte luzez egindako lan hori inspirazio iturri du eta aintzatesten du.
    - Emakumeen aurkako indarkeria eraikuntza sozial baten emaitza da, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen emaitza.
    Hortaz, desagerrarazteko errespetuzko eta askatasunezko eremuak sortu behar dira, non erasotzaileek jakingo baitute tokiz kanpo
    daudela, eta emakumeak libre izanen dira haien eskubide guztiak erabiltzeko, baita aisialdiaz gozatzeko duten eskubidea ere.

    - Indarkeriaren arrazoi bakarra indarkeria erabiltzea erabakitzen dutenen erabakia da, bizi dugun desparekotasunaren kultura honen
    fruitu. Aisialdiko guneetan, tabernetan, dantzalekuetan zein festa giroan ordena soziala erreproduzitu egiten da. Horregatik aisialdiko
    egoerek ezin dute inor indarkeria hori justifi katzera eraman, ezta erasotzaileei inpunitate sentsazio bat eman ere.

    Protokoloa sinatzen dugun lokalok, hortaz, errespetuzko aisialdi arduratsua sortzeko beharrezko baldintza sortzeko konpromisoa hartzen
    dugu, eta eskubideak zein askatasunak bermatzeko eraz jokatuko dugu.

    Gure konpromisoa honako jarduketa-ildo nagusi hauetan gauzatuko da:

    - Genero eta berdintasuneko prestakuntza-jarduerak sustatzea gure langileen artean, zeinek espresuki eragile aktiboak izateko
    konpromisoa hartzen baitute, emakumeendako mehatxatzaileak, beldurgarriak edo iraingarriak diren jokaerak antzeman eta gaitzesteko.

    - Gure lokalak berraztertu eta egokitzea puntu beltzik edo arrisku gunerik izan ez dezaten, bai eta gure ekintzak eta komunikazioak
    ere, aisialdi-eskaintzak honako printzipio hauei erantzuten diela ziurtatzeko: askatasunen errespetua, bazterkeria eza, sexismoa ez
    sustatzea eta emakumeen askatasuna babestea.

    - Modelo komun bat ezartzea gure lokaletan gertatzen den edozein eraso sexista edo sexu-erasori erantzuteko, izan emakume bezeroen
    kontra zein gure lantaldeetako emakumeen kontra. Gure lehentasuna eraso bat jasan duten emakumeei arta ematea dela
    adostu dugu, eta, horretarako arta-mekanismoak zehazten ditugu, baita erasotzaileak zein jokaera bortitzak sustatu eta babesten
    dituztenak ikusarazi eta gaitzesteko erantzun-jarraibideak ere.

    - Herritarrak, oro har, eta gure bezeroak bereziki sentsibilizatzea, portaera positiboak azpimarratuz, denondako errespetuzko aisialdiko
    erreferentziak sortzen lagunduz, eta egungo aisialdi ereduari eta horren eraldaketari buruzko hausnarketan aktiboki parte hartuz.

    - Protokolo honi atxikitzeak ez du esan nahi enpresek Gizonen eta emakumeen berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoak (48.1
    eta 48.2 artikuluak) agintzen duen sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa izan behar ez dutenik.

    Protokolo hau sinatzea guri dagokigu eta hiriko eragile aktibo gisa konprometitzen gaitu, emakumeek jakin dezaten libre direla, eta
    erasotzaileek, bazter direla.

    Gonbit egin nahi diegu Iruñeko gainontzeko lokalei eta aisialdiko eragileei konpromiso honekin bat egin dezaten, prestakuntza jardueretan
    parte har dezaten, erantzuteko jarraibideak bere egin ditzaten, eta horiek sozializatzen eta ezagutzera ematen lagun dezaten.