Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Berdintasun eta Kultura Aniztasuneko Alorrak, Berdintasunerako III. Planean, “Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza hiri seguru batean” esku-hartze eremuan, helburu nagusia du Iruñea indarkeriarik gabeko hiri seguru bihurtzea, emakumeak, horien oroimena eta hiriaren garapenari egiten dioten ekarpena errespetatuko dituena. Horretarako, ziurtagiri hau landu du, jaietako eta gaueko aisialdiko lokal eta guneentzat eta bertako langileentzat.
Deskargatu “Jaietako eta gaueko gune pribatuetako aisialdietako indarkeria sexista prebenitzeko eta horren aurka jarduteko protokoloa, 2023” gure webgunetik. Protokoloaren xedea da aisialdiko lokalek eta horietako langileek Iruñeko aisialdiko guneetan gerta daitekeen eraso sexista baten aurrean jarduteko premisak ikastea.
Deskargatu ondoren, azter ezazu protokoloa arretaz. Bertan, eraso sexista baten aitzinean aisialdiko lokaletako langileek jarduteko prozesua jasotzen da. Garrantzitsua da protokoloa ikastea, benetako kasu batean behar bezala jokatu ahal izateko. Jarduketak modu ordenatuan betetzea ezinbestekoa da biktimari laguntzeko eta agintarien lana errazteko.
Ireki testa, testa egiteko botoia sakatuta. Sartu eskatutako datuak eta egizu testa. Testa behar bezala egiten baduzu, galderen % 75 asmatuta, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, “Jaietako eta gaueko gune pribatuetako aisialdietako indarkeria sexista prebenitzeko eta horren aurka jarduteko protokoloa, 2023” deituriko protokoloa gainditu duzula frogatzen duen prestakuntza-ziurtagiriarekin. Aitzitik, testa onartzen ez bada, posta elektroniko bat jasoko duzu, protokoloa berriz azter dezazun, protokoloa ikas dezazun eta prozesu beraren bidez berriz aurkezteko gonbidapenarekin.
Horrelako indarkeriei aurre egiteko jardueretan aisialdiko enpresak inplikatzea funtsezkoa da erasoak pairatu dituzten emakumeak babesteko.
Protokoloa ezagutzea funtsezkoa da aisialdiko lokaletako langileak behar bezala jardun daitezen indarkeria-mota horren biktimei laguntza emateko.
Gizarte osoak aisialdiko guneetan gertatzen den indarkeria sexistaren aurrean duen konpromisoa erakunde publikoen zein pribatuen, enpresen eta langileen ardura da. Funtsezkoa da kohesioz jokatzea gaitz horri aurre eginen badiogu. Iruñeko Udalaren webgunean jasotako beste ekintza zibiko batzuk ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.